Prebentzio plana
Mutualiak gida hau sortu du ETEetan Prebentzio Plana errazago ezartzeko.
Mutualiak, enpresa mutualistei laguntzeko, Prebentzio Plana ezartzen laguntzeko gida sortu du. Kudeaketarako oinarrizko elementuak ematen ditu, prebentzio jarduerak errazago eta argiago gauzatu ditzaten. Gainera, irizpideak ere jasotzen ditu, jarduerak lege eskakizunetara eta enpresa bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko.
Helburua: Prebentzio jarduerak abian jarri dituzten enpresaburuei eta horiez arduratzeko izendatutako langileei enpresaren prebentzio plana sortzeko eta ezartzeko kudeaketa tresna ematea.
Norentzat: Beren baliabideekin prebentzio jardueraren kargu egin diren enpresa txikiak eta ertainak.

CD-ROMa lortu nahi duten enpresak Mutualiaren Prebentzio Sailarekin harremanetan jar daitezke, ondoko helbide elektronikoaren bidez, prevencion@mutualia.es, edo posta helbide hauetan:
Camino doktorea 1 (20004 Donostia)
Tel.: 943 440 526 Faxa: 943 430 153
De los Olmos etorb., 1 Inbisa-aren Eraikina (01013 Vitoria-Gasteiz)
Tel.: 945009090 Faxa: 945009091
Axpeko erribera 28 - 1 (48950 Erandio)
Tel.: 944 042 105 Faxa: 944 042 103
Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.


Prebentzioa




