MUTUALIA FOROA: mutua kolaboratzaileengandik hurbil.
Mutualiaren lan aholkulariei eta kolaboratzaileei dago zuzenduta Mutualia Foroa. Mutualiaren kudeaketa sailak abian jarritako proiektu berritzaile honen helburua sektorean erreferentzia bihurtzea da, bai eta alor bakoitzeko profesional onenek informazio teknikoa emango duten zentro bilakatzea ere. Jakintza, eztabaida eta elkarrengandik ikastea sustatuko dira.
Mutualia Foroa lau hilean behin egiten da, 2009 urtetik, eta partaidetza mugatua du.
Mutualia Foroan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure kudeaketa ordezkariarekin. Honako bideak ere erabil ditzakezu informazioa eskatzeko: «Galde iezaguzu» inprimakia edo kudeaketa saileko telefono zenbakira deitu, honako zenbakira:
902.540.250.


Mutualia foro



