Hasiera Lege oharra

Lege Oharra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 2.00 5-tik)

ERABILTZAILE KONTZEPTUA

Webgunea erabiltzeak sorrarazten du erabiltzaile izaera, eta berekin dakar Mutualiak argitaraturiko lege-ohar honetan bilduriko xedapen guzti-guztiak onartzea inongo baldintzarik gabe, erabiltzailea webgunean sartzen den unean. Ondorioz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-oharra webgunean sartzen den bakoitzean, aldizka aldaketak egiten zaizkio eta.


ESTEKEN GAINEKO INFORMAZIOA

Mutualia k ez du bere gain hartuko esteken bidez joan daitekeen beste web orrien gainekoko ardura, ez eta hirugarren batek eskuragarri jarritako edukiaren gainekoa ere.
Beste norbaiten esteka edo webgunea erabiltzea edo bertan sartzea borondatezkoa izango da eta norberaren ardurapean egingo da. Mutualiak ez du gomendatzen ez bermatzen Mutualiaren webguneaz kanpoko esteka baten bidez bildutako edozein informazio. Era berean, esteka erabiltzeagatik edo gaizki erabiltzeagatik gertaturiko galerak, erreklamazioak edo kalteak ez dira bere erantzukizuna izango, ezta haren bitartez lorturiko informazioa ere, beste esteka edo webgune batzuk barne. Halaber, zerbitzua edota sarbidea eteteagatik, esteka bat erabiltzen ahalegintzeagatik nahiz gaizki erabiltzeagatik, ez Mutualiaren webgunera konektatzeko garaian, ezta Mutualiaren webgunetik beste webgune bateko informazioa baliatzeagatik ere ez du erantzungo.

COOKIAK ERABILTZEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Webgune honetan cookieak erabiltzen dira zenbait orriatan. Aipaturiko cookien helburua bezero eta bisitariei eskainitako zerbitzua hobetzea da.

Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren fitxategi txikiak dira eta honako informazioa eskuratzeko aukera ematen dute:

* Erabiltzaileak web orria azkeneko aldiz bisitatu zueneko data eta ordua.
* Webgunea aurrenekoz bisitatu zuenean erabiltzaileak aukeraturiko edukiaren diseinua.
* Erabilera mugatuko sailen sarbide-kontrolean parte hartzen duten segurtasun elementuak.

ERANTZUKIZUNARI UKO EGITEA ETA MUGAK JARTZEA

Web orrietan eskura daitezkeen informazio eta zerbitzuek hutsegiteak eta akats tipografikoak eduki ditzakete. Aldiza, edukian zenbait aldaketa egingo dira. Mutualiak edozein unetan eduki edo zerbitzuetan aldaketak edo hobekuntzak egin ditzake.

Mutualia k ziurtzat dituen iturrietatik eskuratu ditu informazioa eta webguneko edukia. Hala ere, emandako informazioaren egiazkotasuna ziurtatzeko neurriak hartu dituen arren, ezin da zehatza eta eguneratua denik bermatu.

Webguneko edukien helburua kalitate, kokapen eta zerbitzuari buruzko informazioa ematea da.


AKATS TEKNIKO ETA EDUKIAREN AKATS BATETIK ERATORRITAKO EDOZEIN ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

Mutualia k ez du bere gain hartuko Interneten eskainitako zerbitzuak edo edukiak eteteari edo gaizki funtzionatzeari buruzko erantzukizuna, arrazoia edozein dela ere. Era berean, Mutualiak ez du bere gain hartuko sareak erortzearen, erortzeen ondorioz negozioak galtzearen, edota fluxu elektrikoaren zein bestelakoen aldi baterako etenen gaineko erantzukizuna. Mutualiak ez du adierazten ez bermatzen zerbitzu edo edukiak etenik edo akatsik gabeak izango direnik, okerrak zuzenduko direnik, ezta zerbitzua edo zerbitzaria birus nahiz bestelako osagai kaltegarririk gabeak direnik, Mutualiak, honelako gertaerak ekiditeko ahal duen guztia egin arren. Webguneetan dagoen informazioan oinarriturik zenbait erabaki hartu edo ekintza gauzatu aurretik, gomendagarria da erabiltzaileak jasotako informazioa bestelako iturriekin alderatzea.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA


Mutualiak eskainitako edukiak zein bere web orrien bidez zabaldutako edukiak, jabetza intelektualari buruzko legearen arabera sortze-lana direnez, gaiari dagozkion nazioarteko hitzarmen eta legeen babesa daukate.

Debekatuta dago zeinahi modutan erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean erakustea, eraldatzea, eskuragarri jartzea, eta, oro har, Web orrien zein bertako eduki eta informazioaren ustiapen publikoa egitea, Mutualiaren esanbidezko eta aurretiko idatzizko baimenik gabe.

Ondorioz, webguneetan ikusgai den eduki ororen, eta batez ere, diseinuen, testuen, grafikoen, logotipoen, ikonoen, botoien, softwarearen, izen komertzialen, marken, marrazki industrialen edo salmenta zein industrian erabil daitekeen bestelako zeinahi ikurren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, Mutualiaren edo webgunetan horiek erabiltzeko baimena eman duten hirugarren titularren mende daude.

Web orria osatzen duten eduki, irudi, formatu, iritzi, indize eta gainerako espresio formalak, baita horiek erabili eta ikusi ahal izateko behar den softwarea, egile-eskubideak dauzkaten sortze-lanak dira. Horrenbestez, Jabetza intelektualaren alorrari dagozkion nazioarteko zein herrialde bakoitzeko legedia eta hitzarmenek babesturik daude. Aipaturikoa ez betetzea, legez kontrako ekintza larria da eta legedia zibil eta penalaren zigorra dakar.

Debekatua dago eduki edo zerbitzuen erabiltzaileek, zuzenean nahiz zeharka, osotasunean zein zati batean, web orriko eduki, irudi, formatu, indize eta gainerako espresio formalak ustiatzea edo komertzialki erabiltzea, Mutualiaren aurretiko baimen idatzirik gabe.

Hain zuzen, debekatua dago erreproduzitzea, banatzea, erakustea, transmititzea, erretransmititzea, edozein modutan emititzea, euskarri fisikoetan zein logikoetan (esate baterako, disketeak eta ordenagailuetako disko gogorrak) gordetzea, digitalizatzea zein Mutualiak baimendu gabeko datu-baseetan eskuragarri jartzea, hala nola eduki edo zerbitzuen bidez erabiltzaileen eskura dauden iritzi, irudi, forma, indize eta gainerako espresio formalak itzultzea, egokitzea, moldatzea nahiz aipatutako osagaien zeinahi eraldaketa egitea. Ekintza horiek guztiak, Jabetza intelektual eta industrialaren alorreko edo irudiaren babeserako legediaren mende daude.

Mutualiak nahieran muga dezake web orrietarako sarbidea, eta bertan eskainitako eduki eta zerbitzuak erabiltzea, baita posta elektronikoaren bidez erabiltzaileek bidal ditzaketen iritzi, ohar, irudi edo iruzkin oro argitaratzea ere.

Honela, Mutualiak, egoki irizten badio, erabiltzaileen erantzukizun oso eta bakarra azpimarratuz, bere web orrietan erakutsiko diren eduki edota iritzien gainean iragazkiak ezarriko ditu. Eduki eta iritzi arrazistak, xenofoboak, baztertzaileak, pornografikoak, iraingarriak, edota, nolabait, bortizkeria sustatzen dutenak nahiz legez kontrakoak edo kaltegarriak direnak zabaltzea ekidin nahi du honela.

Mutualiaren web orrira, iradokizun sailera, oharrak, iritziak edo iruzkinak posta elektroniko zerbitzuaren bidez helarazten dituzten erabiltzaileek modu argi eta garbian kontrakoa adierazi ezean, zerbitzu edo edukien izaerak ahalbidetzen duen kasuetan, aipaturiko iritzi, ohar edo iruzkinak erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko, erretransmititzeko, edonola emititzeko, euskarri fisikoan edo logikoan (esate baterako, disketetan edo ordenagailuko disko gogorrean) gordetzeko, digitalizatzeko, Mutualiaren datu basetan eskuragarri jartzeko, itzultzeko, moldatzeko, txukuntzeko zein nolabait eraldatzeko baimena duela ulertuko du Mutualiak. Baimen horrek, legeak aurreikusten duen egile-eskubideen babeserako epea amaitu artean iraungo du.

Era berean, aipatutako baimena doan ematen duela erabiltzaileak, eta posta elektronikoaren bidez ohar, iritzi edo iruzkinak bidaltzearekin batera, trukean dirua jasotzeari uko egiten diola ulertuko du Mutualiak.

Aurreko paragrafoan esandakoaren arabera, Mutualiak ohar, iritzi edo iruzkinak moldatu eta aldatzeko baimena edukiko du, betiere, Web orrietako argitalpen-formatuetara egokitzeko bakarrik. Jokabide horretan ez dago inola ere haien gaineko erabiltzailearen egile-eskubideak nolabait urratzen direnik pentsatzerik.

Debekatua dago edozein baliabide tekniko, logiko edo teknologiko erabiliz hirugarren baten onura bilatzea, zuzenean ala zeharka, irabaziekin ala gabe, Web orria osatzen duten eduki, forma, indize eta gainerako espresio formalen kontura edo hura martxan jartzeko Mutualiak egindako ahaleginen kontura.

Hain zuzen ere, debekatua dago esteka, hiperesteka, framing edota Mutualiaren web orrietara bideratuz ezarri daitekeen lotura oro, Mutualiaren esanbidezko, aurretiko eta idatzizko baimenik gabe. Puntu honetan zehaztutakoa betetzen ez bada, web orrien eta haien edukien Jabetza intelektualaren gainean Mutualiak dauzkan legezko eskubideak urratuko dira.

Mutualiak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik arestian aipaturiko jarrera eta jokabidetatik eratorri daitezkeen ondorioei dagokienez. Era berean, Mutualiaren webguneetatik hirugarren pertsonen eduki, zerbitzu, produktu eta abarrera zuzenean edota iragarki, lotune, esteka, hiperesteka, framing zein antzeko loturen bidez sartzearen erantzukizunik ez du bere gain hartuko.