
Ezintasunen berrikuspena
Ezintasun egoerak edonoiz berrikus daitezke, betiere langile ezindua erretiratzeko gutxieneko adinetik (65 urte) beherakoa bada. Ezintasun egoera honako arrazoiengatik berrikusi ahal izango da: egoera larritzean, hobetzean edota diagnostikoan akatsa egotean.
GSENen erabaki guztiek, hasierakoak edota berrikuspenekoak izan, ezintasun iraunkorreko prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzen badute, edozein gradutan, edota aurretik aitortutako gradua baieztatzen badute, nahitaez zehaztu beharko dute zer epetik aurrera eskatu ahal izango den hobetu edo okertu izanaren berrikuspena. Hala ere, ezintasuna duten pentsiodunak euren kontura edo besteren kontura ari badira lanean, GSENek, ofizioz edota interesdunak eskatuta, berrikuspena eskatzeko eskubidea izango du, ebazpenean zehaztutako epea amaitu den edo ez aintzat hartu gabe.
Berrikusketa diagnostiko akatsak bultzatutakoa bada, edozein unetan egin ahalko da, betiere xedatutako adin muga kontuan hartuta.


Lan istripua eta gaixotasun profesionala



