Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Espedientea abiarazitakoan eman beharreko pausoak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(0 botoak, batezbesteko 0 5-tik)

Espedientea abiarazitakoan eman beharreko pausoak

Mutualiak gutun bidez jakinaraziko die langileei zer egunetan aurkeztu duen GSENen ondorioak baloratzeko aurretiko espedientea.

Jakinarazpenarekin batera, abiarazteko idazkia ere igorriko die, Mutualiak proposatutako prestazioa eta zenbatekoa adieraziz.

GSENek osasun azterketa egiteko hitzordua eman ahalko die langileei, telefonoz, eta hala ezin bada idatziz.

GSENek ebazpena emango du ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun gabeko lesio iraunkorraren prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzeko, Mutualiak proposatutakoa loteslea izan gabe.

GSENek ebazpenaren berri emango die alderdi interesatuei, eta mutualitateak haren edukien eta aitortutako prestazioaren ordainketa moduaren gaineko informazioa ezagutaraziko dio langileari, idazki baten bitartez.

Langileak Administrazioaren ebazpenarekin ados ez badaude, aurretiazko erreklamazioa jartzeko aukera izango dute, ebazpenaren jakinarazpena jaso duten egunaren biharamunetik 30 eguneko epean, eta ondoren demanda tarteratu ahal izango dute lan arloko epaitegian.