Hasiera Lan istripua eta gaixotasun profesionala

Atzerrira joatea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(2 botoak, batezbesteko 3.50 5-tik)

Zer egin atzerrian istripurik izanez gero

Lan istripua atzerrian gertatu bada, medikuek mediku laguntza emateko eta, beharrezkoa balitz, istripua izan duena aberriratzeko beharrezko jarraibideak emango dituzte. Laguntza atzerritik eskatzeko + 34 91 745 15 50 telefono zenbakira deitu behar da.

Horrretaz gainera, atzerrira mugitzen diren enpresa eta langileek informazioa lor dezakete telefono horren bitartez (esteka dokumentura). Atzerrira mugituko diren enpresa eta langileek, batzuek zein besteek, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin eta Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin egin behar dituzten izapideak kontsulta ditzakete.

Atzerrira lekualdatu diren edo lekualdatuko diren langile eta enpresentzako informazioa

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean ere eska daiteke informazio hau, hala telefono bidez nola web orriaren bitartez (web orria kontsultatzea gomendatzen dugu).

Labur esanda, honako hauek hartu behar ditu kontuan langileak, helburu herrialdearen arabera:


ADMINISTRAZIO IZAPIDEAK:

Herrialde guztietarako: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera jo beharko du langileak eta TA.200, TA.201, TA.202, TA.203 edo TA.204 eskaera formularioak bete, kasuaren arabera.

1.- Erkidegoko (Europako Ekonomia Erkidegoa) Araudia aplikatzen zaien herrialdeak:

Erkidegoko (Europako Ekonomia Erkidegoa) Araudia aplikatzen zaien herrialdeak
ALEMANIA FINLANDIA MALTA
AUSTRIA FRANCIA NORUEGA
BÉLGICA GRECIA PAISES BAJOS
BULGARIA HUNGRIA POLONIA
REPÚBLICA CHECA IRLANDA PORTUGAL
CHIPRE ISLANDIA REINO UNIDO
DINAMARCA ITALIA RUMANIA
ESLOVAQUIA LETONIA SUECIA
ESLOVENIA LIECHTENSTEIN SUIZA*
ESPAÑA LITUANIA
ESTONIA LUXEMBURGO

*(Europako Ekonomia Erkidegoko nazionalitatea duten langileentzako soilik)

(2011/1/14ko zerrenda)

Kontsultatu lekuz aldatutako langileen lotura-bulegoak.

Lekuz aldatutako langileen inprimakiak

Herrialde horietara lekualdatu diren langileen kasuan, enpresak, edo bestela langileak, TA.200 formularioa kudeatu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

Horrez gain, lekuz aldatu baino lehen, enpresak edo langileak TA.203 formularioa (24 hilabetera arteko lekualdatzeetarako) izapidetu beharko du, Gizarte Segurantzaren Probintziako Zuzendaritzetan edo Administrazioetan, edo TA.204 formularioa (24 hilabete baino gehiagoko lekualdatzeetarako eta beste kasu batzuetarako), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zerbitzu Zentraletan.

Halaber, Europako Osasun Txartela (EOT) izapidetu beharko du, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren bitartez, edo telematikoki.

Europako Osasun Txartelaren (EOT) eskaera.


2.- Erkidegokoak ez diren baina aldebiko hitzarmena duten herrialdeak:

Erkidegokoak ez diren baina aldebiko hitzarmena duten herrialdeak
ANDORRA ECUADOR RUSIA
ARGENTINA ESTADOS UNIDOS TÚNEZ
AUSTRALIA FILIPINAS TURQUÍA
BRASIL MARRUECOS REPÚBLICA DOMINICANA
CANADÁ MÉXICO UCRANIA
COLOMBIA PARAGUAY URUGUAY
CHILE PERÚ VENEZUELA

(2011/1/14ko zerrenda)

Kontsulta itzazu Bi aldeko hitzarmenak. .


Langile bat beste edozein herrialdetara joaten denean, lekuz aldatu baino lehen, enpresak TA.200 formularioa bete beharko du. Bi aldeko hitzarmena duten herrialdeetara lekualdatzen diren langileek helburu herrialdeari dagokion formularioa ere bete beharko dute eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean izapidetu.

Langileak, laneko gertaerak direla-eta, Europako Ekonomia Erkidegoko kide den estatu batean edo Suitzan osasun prestaziorik jaso badu, Europako Osasun Txartela aurkeztu gabe, langileak edo enpresak sortutako gastuak ordaindu beharko dituzte, eta, ondoren, Lan Istripuetako eta Laneko Gaixotasunetako Mutuari gastu horiek itzul diezazkieten eskatu beharko diote. Horretarako, egoera justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Gauza bera egingo da osasun laguntza barne hartzen duten bi aldeko hitzarmenak dituzten herrialdeen kasuan. Edonola ere, beti osasun zerbitzu publikoak erabili beharko dira, berebiziko premia egoeretan izan ezik.

Bi kasuetan, osasun laguntzarako sistema helburu herrialdean indarrean dagoena izango da.


3.- Osasun laguntzako aldebiko hitzarmenik ez duten herrialdeak:

Jasotako osasun prestazioen gastuak enpresak ordainduko dizkio prestazioak eman dituen osasun zentroari, eta aurretik aipatu den moduan itzuliko dira.


OSASUN LAGUNTZA

Laneko istripua izanez gero, langileak 34 917 451 550 telefono zenbakira hots egin dezake, eta gertatutakoaren berri eman.

Lesioaren larritasunaren arabera, mediku talde batek telefonoz artatuko du langilea. Mediku taldeak egoera baloratuko du, eta beharrezkoa balitz, langilea osasun zentro publiko batera eramatea bideratuko du.

Une horretatik aurrera, lesionatua helburu herrialdeko osasun sistemaren mende egongo da. Kasua larria bada edo langilea ospitaleratu badute, telefono bidezko laguntza zerbitzua beharrezko mediku txostenak eskatzeaz arduratuko da. Txosten horiek, gero, dagokion Mutua Korporazioaren laguntza zentrora igorriko ditu, prozesuaren jarraipena egin dezan.

Lesio arinen kasuan, istripua izan duenari hurbilen duen osasun zentro publikora joatea gomendatuko zaio eta, horretarako, bere baliabideak erabiltzea.

Jasotako osasun laguntzagatik ez da zenbatekorik aurreratuko, ondorengo salbuespen honekin: telefono bidezko laguntza zerbitzuak istripuaren tokitik ospitalera premiaz eramatea erabakitzea.

Azken kasu horretan, ospitalera eramatearen kostua Mutuaren zentroari fakturatuko zaio, geroago.


Kontuan hartzekoa:

Europako Ekonomia Erkidegoko eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan, Suitzan eta osasun laguntza barne hartzen duen aldebiko hitzarmena duten herrialdeetan (tartean Andorra, Brasil, Txile eta Ekuador) eta Marokon, Perun eta Tunisian –herrialde horietan, osasun zaintza bertako langileentzako bakarrik da–, Espainian lan egiten dutenek edo Espainian aseguratuta daudenek eta herrialde horietara lekualdatu direnek osasun zerbitzu publiko edo hitzartuak erabili behar dituzte, behar izanez gero. Horiek fakturazio izapideak egingo dituzte, erakunde ofizialen bitartez (Espainian, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, eta antzeko erakundeak gainerako herrialdeetan).

Helburu herrialdeko osasun sistemaren ordez zentro pribatuak erabiliz gero, langileak edo enpresak ordaindu beharko du jasotako osasun laguntzaren kostua, eta ezingo du kostu hori berreskuratu, berebiziko premia duten kasuetan izan ezik.

Osasun laguntza aurreikusten ez duen bi aldeko hitzarmena duten herrialdeetan, alegia, Argentinan, Australian, Kanadan, Kolonbian, Ameriketako Estatu Batuetan, Filipinetan, Marokon (marokoar nazionalitatea duten langileak izan ezik), Mexikon, Paraguain, Perun (perutar nazionalitatea duten langileak izan ezik), Dominikar Errepublikan, Errusian, Tunisian (tunisiar nazionalitatea duten langileak izan ezik), Turkian, Ukrainan, Uruguain, Venezuelan eta aurretik aipatu ez diren munduko gainerako herrialdeetan, langileek osasun zerbitzu publikoak erabili beharko dituzte eta jasotako osasun laguntzari dagokion zenbatekoa diruz ordaindu beharko dute.

Lan Istripuetako eta Laneko Gaixotasunetako Mutuak itzuliko ditu zenbateko horiek, lan gertaeren kasuan, beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.


Oharrak

Azken talde horretako herrialde batzuetako kontsulatuek osasuna estaltzeko poliza (enpresak edo langileak kontratatu behar du edozein aseguru konpainiarekin) aurkezteko eska dezakete, dagokion bisatua emateko.


Aberriratzea:

Istripua izan duen langilea atzerrian ospitaleratzen badute, Mutuaren mediku zerbitzuak langilea lekualdatzea edo aberriratzea komeni den baloratuko du. Mutua Korporazioak lekualdatzearen edo aberriratzearen gastuak beren gain hartuko ditu, baldin eta horiek laguntza prozesuaren parte badira, eta, betiere, medikuak hala aholkatzen badu.

Langileak hasierako tratamendua edo tratamendu osoa atzerrian jaso badezake, eta pazientea itzultzea beharrezko egiten duen osasun arrazoirik ez badago (langilea mediku bajan badago ere edo sendatzeko prozesuan etxean egon nahi badu ere), Mutuak ezingo ditu legez bere gain hartu lekualdatzetik edo aberriratzetik eratorritako gastuak. Horiek enpresak ordaindu beharko ditu.

completo en el extranjero, y no haya motivo médico que recomiende el regreso del paciente (aunque el trabajador esté de baja médica y quiera volver a su domicilio mientras dure el proceso de curación), la Mutua no podrá asumir legalmente los gastos derivados del traslado o repatriación. Éstos deben correr a cargo de la empresa.