Zer da mutua bat?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(5 botoak, batezbesteko 3.40 5-tik)

Zer da mutua bat?

Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak irabazi asmorik gabeko enpresaburuen elkarteak gara. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimena dugu jarduteko eta Ministerioaren zuzendaritza eta zaintzapean langileen lan istripuak eta gaixotasun profesionalak kudeatzea dugu helburu.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • Besteren konturako langileak:
    • Lan istripuen ondoriozko osasun laguntza eta prestazio ekonomikoa.
    • Gaixotasun arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasun prestazio ekonomikoa.
  • Langile autonomoak:
    • Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoa.
    • Lan istripuaren ondoriozko osasun laguntza eta prestazio ekonomikoa.
  • Lan arriskuen prebentzioa

Hona hemen Lan Istripuen Mutuen ezaugarri nagusiak:

  • Irabazi asmorik gabekoak dira. Kudeaketarako soberakinak Gizarte Segurantzari bideratzen zaizkio.
  • Enpresaburu kidetuek erantzukizun mankomunatua dute.
  • Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzaren mendekoak dira.
  • Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen kudeaketako elkarlanari buruzko Erregelamendu Orokorrak arautzen ditu. (Abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretua)
  • Enpresaburuak beren borondatez kidetzen dira.
  • Laneko Istripuen Mutualitateen Elkarteko (LIME) kide dira mutuak.

 

Inprimakiak PDF formatuan ikusteko, Acrobat Reader programa izan behar duzu instalatuta. Ez baldin badaukazu, hemen sakatuta lor dezakezu, dohainik.