Hasiera

MUTUALIAk bat egin du INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO egunarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

MUTUALIAk bat egin du INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO egunarekin, eta puntu lila duen irudia erakutsiko du, emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikurra alegia; sentsibilizazioak arazo honen aurkako borrokan duen garrantziaren jakitun.

 

mutualia-emakumeen aurkako indarkeriari ez- no a la violencia contra las mujeres

MUTUALIAk emakumeek pairatzen duten indarkeria gaitzestera animatu nahi ditu pertsona guztiak emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, azaroaren 25ean, alegia, bai eta herrietan antolatutako mobilizazioetan parte hartzera edo puntu lilaren irudia, era honetako indarkeria errefusatzeko ikurra, erakustera ere.

 

MUTUALIAren iritziz, gizartea mugiaraztea eta pentsamoldeak aldatzea ezinbestekoak dira emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren gure gizarteko ondoriorik bortitzena, generoko indarkeria, desagerrarazteko.  MUTUALIAk uste du berdintasun politikak funtsezko tresna direla izurri hau ezabatzeko.


comision igualdad mutualia  berdintasun batzordea

 

Mutualiako Berdintasun Batzordea.