ZER DA BONUSA?
Bonusa lan gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat da. Murrizketa horiek lan istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ahalegin berezia egin duten enpresei aplikatzen zaizkie.
Sistema honen helburua hauxe da: ezbeharren kopurua murriztearen alde lan eraginkorra egin duten enpresentzat pizgarri bat ezartzea; dela lan arriskuak prebenitzeko inbertsio kuantifikagarriak egin dituztelako, edota lan istripuak eta gaixotasun profesionalak prebenitzeko jarduketa eraginkorrak egin dituztelako.
NON DAGO ARAUTUTA?
404/2010 Errege Dekretuan, apirilaren 1ekoan. Errege Dekretu horrek lan istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei lan gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistemaren ezarpena arautzen du.
TIN/1448/2010 Aginduan, ekainaren 2koan. Agindu horrek martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua garatzen du eta aplikagarri diren irizpideak zehazten ditu.
NORK ESKA DEZAKE?
Gizarte Segurantzan lan gertakariengatik kotizatzen duten enpresa guztiek eska dezakete, baldin eta adierazitako betebeharrak betetzen badituzte eta eskaerak garaiz eta behar bezala egiten badituzte.
Esate baterako:
5.000 euro baino gehiago kotizatzen duten enpresek
Azterraldian, lan gertakariengatik 5.000 euro baino gehiago kotizatu duten enpresek.
Enpresa txiki onuradunek
Gehienez ere lau ekitaldiko azterraldian, lan gertakariengatik 250 euro baino gehiago kotizatu duten enpresek.
ZER DA AZTERRALDIA?
5.000 euro baino gehiago kotizatzen duten enpresek
Azterraldian, lan gertakariengatik 5.000 euro baino gehiago kotizatu duten enpresek.
Enpresa txiki onuradunek
Gehienez ere lau ekitaldiko azterraldian, lan gertakariengatik 250 euro baino gehiago kotizatu duten enpresek.
ZER DA AZTERRALDIA?
Eskaera egin aurreko eta ondoko ekitaldi naturalen kopurua da. 2009az geroztik kontatzen dira eta ezin dira aurreko eskaera baten parte izan. Lau ekitaldi izan daitezke gehienez ere.
Bonusa eskatzen ez duten enpresek gutxieneko kotizazio kopurua betetzen dutenean, beste azterraldi bat hasiko da kontatzen.
«Bonus 2012 kanpaina»n, azterraldia ondokoa izango da:
a) 2011: 2011 urtean laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio bolumena gainditu duten enpresak. Pizgarria eskatzeko, laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio bolumena gainditu behar dute ekitaldi honetan.
b) 2010 eta 2011: 2010ean laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizaziora heldu ez diren enpresak. Pizgarria eskatzeko, gutxieneko kotizazio bolumenak 5.000 eurora heldu behar du, bi urteak batuta.
c) 2009, 2010 eta 2011: Bi urte hauetan (2009, 2010) laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizaziora heldu ez diren enpresak. Pizgarria eskatzeko, gutxieneko kotizazio bolumenak 5.000 eurora heldu behar du, hiru urteak batuta.
«Bonus 2012 kanpaina»n, azterraldia ondokoa izango da:
a) 2011: 2011 urtean laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio bolumena gainditu duten enpresak. Pizgarria eskatzeko, laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizazio bolumena gainditu behar dute ekitaldi honetan.
b) 2010 eta 2011: 2010ean laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizaziora heldu ez diren enpresak. Pizgarria eskatzeko, gutxieneko kotizazio bolumenak 5.000 eurora heldu behar du, bi urteak batuta.
c) 2009, 2010 eta 2011: Bi urte hauetan (2009, 2010) laneko gertakariengatik 5.000 euroko kotizaziora heldu ez diren enpresak. Pizgarria eskatzeko, gutxieneko kotizazio bolumenak 5.000 eurora heldu behar du, hiru urteak batuta.
ZEIN DIRA BALDINTZAK?
Baldintza batzuk enpresa guztiek bete beharrekoak dira, eta beste batzuk egoera zehatz batean daudenek bakarrik bete beharrekoak.
Hona hemen enpresa guztiek bete behar dituzten baldintzak:
- Azterraldian, arriskuak murriztera bideratutako inbertsioak egin izana instalazioetan, prozesuetan edo ekipamenduetan. Aipatutako inbertsio horiek dokumentatuta eta kuantitatiboki zehaztuta egotea.
- Azterraldian, ezbehar orokorren eta muturreko ezbeharren tasen mugak ez gainditzea.
- Gizarte Segurantzarekiko kotizazio betebeharrak beteta izatea.
- Behaketa epean bide administrazioan zigor irmorik jaso ez izana lan arriskuen prebentzioari edo Gizarte Segurantzari dagokionez, bi arau-hauste larri edo gehiago edota oso larriren bat egiteagatik.
- Prebentzio jardueren autoadierazpen ereduan jasotzen diren betekizunak, laneko arriskuen prebentzioaren arlokoak, betetzea.
Azterraldian laneko gertakariengatik 5.000 euro baino gehiago kotizatu duten enpresek jarraian adierazitako ekintza hauetatik gutxienez bi egiaztatu behar dituzte gainera:
- Prebentzio arloan langile kopurua handitu izana (ardura hori duten langileak edo prebentzio zerbitzua)
- Enpresaren prebentzio sistemari dagokionez, kanpo ikuskaritzak egin izana, nahiz eta legeak horretara behartu ez.
- Bide-mugikortasun planak egin izana, laneko eta lanerako joan-etorrietan gerta litezkeen istripuak ekiditeko.
- Azterraldiak iraun artean, gaixotasun profesionalak nozitzeko arriskua duten langileen ehunekoak behera egin duela ziurtatzea.
- Enpresako lan arriskuak prebenitzeko, kalitatezko sistema eratu eta martxan jarri duela egiaztatzen duen agirialortu izana Espainiako Egiaztapen Erakundeak (ENAC) emandako ziurtagiria duen erakunde baten eskutik
Lau urteko gehieneko azterraldian lan gertakariengatik 250 euro eta 5.000 euro artean kotizatu duten enpresek jarraian adierazitako ekintza hauetatik gutxienez bat egiaztatu behar dute:
- Enpresaburuak prebentzio jarduera bere gain hartu izana edota eginkizun hori bete beharko duten enpresako langileak izendatu izana.
- Enpresaburuak edota prebentzio lanak beren gain hartuko dituzten langileek laneko prebentzioaren alorrean benetako prestakuntza eraginkorra jaso izana.
ZER DIRA EZBEHAR OROKORREN ETA MUGAKO EZBEHARREN TASAK?
Ezbehar orokorren eta muturreko ezbeharren tasak hiru dira eta Bonusa lortu ahal izateko ezin dira gainditu.
Gizarte Segurantzari kotizatzeko arauak Estatuko aurrekontu orokorren legeetan jasotzen dira. Bada, arau horiek garatzen dituen aginduak urtero finkatuko ditu aplikatu beharreko Bonusa kalkulatzerakoan aintzat hartu beharreko ezbehar orokorren eta muturreko ezbeharren tasen mugako balioak eta azterraldian lortu beharreko lan gertakariengatiko kotizazio kopurua.

NOLA FINANTZATZEN DA?
Bonusaren sistema Prebentzio eta Errehabilitazio Funtsaren kargura finantzatzen da, Gizarte Segurantzaren laneko arriskuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateen kudeaketaren soberakinen % 80arekin.
Mutualitateek ekitaldi ekonomiko bakoitzean helburu honetarako izango duten Prebentzio eta Errehabilitazio Funtsaren baliabideen gehieneko bolumena funtsak aurreko ekitaldiko abenduaren 31n zeukan saldoaren % 3 izango da. Ehuneko hori aipatutako saldoari egiten dion ekarpenaren arabera aplikatuko zaio mutualitate bakoitzari.
Funtsaren % 3 horri dagozkion baliabideak ez direnean nahikoa onartutako eskabideei erantzuteko, honako hau egin ahal izango du mutualitateak: borondatezko erreserbetatik edo laneko gertakariak kudeatzeko nahitaezko erreserbaren zatitik etorritako baliabideak bideratzea helburu horretarako, baldin eta kopuruak araudiak aurreikusitako gutxieneko muga gainditzen badu.
BONUSAREN ZENBATEKOA ETA MUGA
Azterraldian lan gertakariengatik 5.000 euro baino gehiago kotizatu dituzten enpresen kasuan:
ZENBATEKOA
- Azterraldiko lan gertakariengatiko kuoten zenbatekoaren % 5era artekoa izan daiteke Bonusa; baita % 10era artekoa ere, azterraldiak ondoz ondokoak badira eta Bonusa aurre-aurrekoan jaso bada.
MUGA
- Bonusak inoiz ezin izango du egindako inbertsioen zenbateko egiaztatua gainditu.
Gehieneko azterraldian (lau ekitalditan) laneko gertakariengatik 250 euro eta 5.000 euro artean kotizatu duten enpresen kasuan, 250 eurokoa izan daiteke gehienez ere Bonusa lehendabiziko azterraldian, eta 500 eurokoa bigarren azterraldian eta hurrengoetan, baldin eta aurre-aurrekoan Bonusa jaso bada.
ESKABIDEA NOIZ AURKEZTU ETA NOLA IZAPIDETU
Bonusa lortu nahi duten enpresek urte bakoitzeko apirilaren 1etik maiatzaren 15era bitartean aurkeztu beharko dute eskabidea lan gertakarien babesa estaltzen duen mutualitatean —edo erakunde kudeatzailean—.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, mutualitateak —edo erakunde kudeatzaileak—, aurkeztutako eskabide guztiak aztertu eta betekizunak egiaztatu ondoren, Bonusa emateari edo ez emateri buruzko txosten/proposamen ez-loteslea igorriko dio fitxategi informatiko baten bidez Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Nagusiari, ekainaren 30a baino lehen.
Txosten/proposamena aldekoa ez denean, erakunde kudeatzaileak edo mutualitateak, txosten/proposamena Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Nagusiari igorri baino lehen, entzunaldiko izapidea zabalduko du enpresarentzat eta prebentzio ordezkarientzat, ados ez daudela adierazten dutenean. Horiek egindako alegazioak txosten/proposamenean sartuko ditu erakunde kudeatzaileak edo mutualitateak, horiei buruz egin duen balorazioekin batera.
BONUSA IZAPIDETZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
- Eskaera eredua, beteta.
- Enpresaburuaren egiaztagiria eta autoadierazpena, behaketa epealdian zehar egindako inbertsioen agiri egiaztatzaileraekin batera.
- Ordezkariaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo atzerritarraren identifikazio zenbakiaren fotokopia.
- Enpresaren ordezkari izateko ahalmena ziurtatzen duen egiaztagiria.Ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren egiaztagiria.
ESTEKA INTERESGARRIAK
- 404/2010 Errege Dekretua, apirilaren 1ekoa, lan istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei lan gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistemaren ezarpena arautzen duena.
- TIN/1448/2010 Agindua, ekainaren 2koa, martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua garatzen duena eta aplikagarri diren irizpideak zehazten dituena.
- Otsailaren 2ko ESS/184/2012 Araua. Gizarte Segurantzaren kotizazioa, langabezia, jarduera etetea, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta 2012ko ekitaldirako lanbide heziketaren lege arauak garatzen dituena.
- Gizarte Segurantzako Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak 2011ko maiatzaren 5ean plazaratutako txostena, Bonus sistemaren aplikazioaren inguruan (404/2010 ED) egindako hainbat kontsultari buruz.



BONUS



