
Osasun prestazioak
KALITATEZKO OSASUN LAGUNTZAK lehentasuna du Mutualian, bai lan istripuen eta gaixotasun profesionalen kasuetako hasierako arretan, bai berriz ere lanera egokitzeko errekuperazio eta errehabilitazio funtzionalean. Hori guztia langileari erabateko bermeak eskainiz eta gure kideek ahalik eta produktibitate galera txikiena izango dutela ziurtatuz.
Gure zerbitzuaren oinarriak honako hauek dira:
-
Arreta zerbitzua eguneko 24 orduetan dago zabalik, urteko 365 egunetan
Larrialdi zerbitzuetan, ebakuntza gelan, kanpoko kontsultetan eta errehabilitazio zerbitzuetan ez dugu itxarote zerrendarik.
-
Berehalakotasuna eta hurbiltasuna
Langileek osasun laguntza ahalik eta azkarren jasotzeko moduan kokatutako hamalau sorospen zentro propio ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrez gain, Mutua Korporazioaren laguntza sare guztia ere badugu gure kideen eskura. Orotara 340 zentro propio ditugu Espainia osoan zehar barreiatuta; horietako zortzi ospitale propioak dira, eta 238 sorospen zentroak. Mutualiaren laguntza sarea
-
Osasun eta kirurgia arloko tekniketako azken aurrerapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan kokatuta ditugun hiru ospitaleak erreferentzia dira lan istripuei erantzuteko zerbitzuetan eta gaixotasun profesionalen tratamenduan.
-
Laguntza zerbitzuen kalitatea
Gaixoen osasuna zaintzen duen giza talde motibatu eta kualifikatua.
-
Osasun prestazio maximoak:
Kontsultetan, larrialdietan, ospitalizazioetan, kirurgian eta errehabilitazioan KALITATEZKO arreta bermatzen duten bitarteko PROPIOen zein hitzartuen bidez ematen dugu osasun laguntza, gaixoaren tratamendu prozesu osoan sor daitezkeen gastu osagarriei erantzutea ahalbidetzen dutenak.
-
24 orduko anbulantzia zerbitzua
Enpresa espezializatuekin izenpetutako hitzarmenei esker, 24 orduz modu iraunkorrean aritzen den anbulantzia sarea eskaintzen dugu.
-
Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunen kudeaketa
Lanez kanpoko gaixotasun eta istripuen jarraipena eta kontrola egiten kolaboratzen dugu, horrelako gertakarietan espezializatutako osasun zerbitzu propioen bitartez.


Autonomoak



