Eredu berriek (FR.103, FR.104, FR.115 eta FR.10) egungo TA.10, TA.104 eta TA.105 ereduak ordezkatuko dituzte, eta baimendutako pertsonak jasotako ordezkaritza behar bezala egiaztatzeko beharra asetzea dute xede, bai RED sistemaren baitan bai jakinarazpen telematikoetan. Hori dela eta, ereduak erabili ahal izateko, baimendutako pertsonaren nortasunak bat egin beharko du esleitu edota deuseztatu beharreko CCC edo NAFarenarekin.
Eskematikoki adierazten dira kasu bakoitzean erabili beharreko inprimakiak, baimendutako pertsonaren IFZ zenbakia eta esleitu edo deuseztatu beharreko CCC edo NAFarenarenak berdinak edo ezberdinak diren arabera:

Inprimakiak
Ondoren inprimaki berri bakoitza nolakoa den zehazten da:
FR103
Afiliatu baten izenean jarduteko Red sisteman eta jakinarazpen telematikoen eremuan.
Baimendutako RED pertsonak eta esleitu beharreko NAFak NIF ezberdina dutenean erabiliko da. Balizko horietan baimendutakoari ordezkaritza eskatzen zaio afiliatuaren izenean jarduteko. Baimentze mota guztietan erabiliko da eta baimentzearen titularrak zein afiliatutako pertsonak edo berau ordezkatzen duenak sinatuta egon beharko da beti. Inprimaki honen aurkezpenak baimendutako RED pertsonari eskatutako afiliazio zenbakiak esleitzea ekarriko du.
FR104
Kotizazio Kontuen Kodeen edota RED sisteman baimendutakoen afiliazio zenbakien esleipen/deuseztatze eskaera
Baimendutako RED pertsonak eta esleitu edo deuseztatu beharreko CCC edota NAFek NIF bera duten kasuetan baino ez da erabiliko. Kasu horietan baimendutako pertsonari ez zaio ordezkaritza ematea eskatuko CCC edo NAFaren izenean jarduteko, bien nortasunak bat egiten baitu.
Era berean, adierazi beharra dago inprimakia baimena eman duen titularrak bakarrik sinatu behar duela. Titularrari ez zaio eskatuko baimendutako enpresaren ordezkaritza egiaztatzeko, baimenaren eskaera egiteko unean egiaztatu baitzuen.
FR115
RED sisteman baimendutakoen Kotizazio Kontuen Kodeak edota afiliazio zenbakiak deuseztatzeko eskaera.
Deuseztapen inprimaki bat da, baimendutako RED pertsonak eta deuseztatu beharreko CCC edo NAFek NIF ezberdina dutenean erabiliko dena. Baimentze mota guztietan erabiliko da eta ondokoek sinatu ahal izango dute:
- NAF bat deuseztatzeko: Afiliatutako pertsona edo bere ordezkaria eta RED sisteman baimendutako pertsona.
- CCC bat deuseztatzeko: Enpresaren ordezkaria eta RED sisteman baimendutako pertsona.
Afiliatuak edo enpresa edo afiliatua ordezkatzen duen pertsonak sinatuta ez badago, baimentzearen titularrak sinadura horren faltaren arrazoiak azaldu beharko ditu inprimakian bertan.
FR10
Red sisteman eta jakinarazpen telematikoetan Kotizazio Kontu Kode baten ordezkari gisa jarduteko baimena.
Baimendutako RED pertsonak eta esleitu beharreko CCCek NIF ezberdina dutenean erabiliko da. Kasu horietan baimendutakoari ordezkari gisa aritzeko eskumena izatea eskatzen zaio Kotizazio Kontuaren Kodearen izenean jarduteko. Enpresa-taldeek, kolegiatutako profesionalek eta bitartekariek moduko baimenduek soilik erabiliko dute, eta beti baimenaren titularrak zein esleitu beharreko CCCko ordezkariek sinatuta egon beharko du. Inprimakiaren aurkezpenak baimendutako RED pertsonari dagokion CCCak esleitzea ekarriko du berekin.
CCCen edo NAFen esleipen edo deuseztapenaren izapidea egiteko, Administrazioak edo Lurralde Zuzendaritzako Erabiltzaileen Arreta Unitateak jatorrizko dokumentua eduki beharko du ezinbestean; ez da agiria posta elektronikoz edo faxez aurkeztea onartuko.
Hala ere, azpimarratu beharra dago GSDO lanean ari dela etorkizunean izapide hauek Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin ahal izateko.







